|
Boletin 8. 2005 urteko abendua
Gobernuak organo aholku-emaileei igorri die kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesa hobetzeko legearen aurreproiektua.
- Testua Botere Judizialaren Kontseilu Nagusira, Ekonomia eta Gizarte Kontseilura eta Kontseilu Fiskalera bidali du, haietako bakoitzak nahitaezko txostena egin dezan. Horren ondoren, testuaEstatu Kontseilura bidaliko da, eta, azkenik, Ministro Kontseilura, haren onespena jaso dezan.
- Gobernuak hauteskunde garaian agindutakoari jarraiki, erabiltzaileek erraztasun berberak izango dituzte hainbat zerbitzutan alta zein baja emateko (adibidez, energia edo telekomunikazio horniduretan).
- Gorantz biribiltzea debekatuta egongo da. Beraz, erabiltzaileek ez dute dirurik ordaindu beharko eman ez dizkieten zerbitzuengatik edo kontsumitu ez duten denboragatik, aparkalekuetan edo telefonian gaur egun gertatzen den bezala. Aparkalekuei dagokienez, Aparkalekuen Legea aldatu egingo da establezimendu horiek denbora errealaren arabera kobra dezaten, minutuka fakturatuz.
- Horrez gain, kontsumitzaileak babes gehiago izango du etxebizitza bat erosterakoan. Izan ere, legeak gehiegikeriazkotzat hartuko ditu hainbat jokaera, adibidez, eroslea zigortzea sustatzaileak proposatzen duen kreditua kontratatzen ez badu, edo saltzaileari dagozkion zergak erosleari ordainaraztea, esaterako, gainbalioa.
- Eskaintzetan egiazkotasunaren printzipioa bultzatuko da, eta kontsumitzaileak indar gehiago izango du kontratuaren baldintzei buruzko oinarrizko informazioa ezkutatzen zaionean.
- Legeari esker, kontsumitzaileen defentsarako elkarteek errazago hasiko dituzte akzio judizialak, eta Kontsumoko Institutu Nazionalak legitimazio gehiago izango du kontsumitzailearen interesen aurkako praktikak geldiarazi daitezen eskatzeko.
- Gobernuak, bi urteren buruan, Estatuaren eskumenen esparruan arau-hausteak eta zehapenak ezartzen dituen lege proiektua aurkeztuko du Gorteetan.
|