|
Boletin 8. 2005 urteko abendua
Etxean erabilitako olioa birziklatzea
Euskadiko Kontsumitzaileen Federazioak sentsibilizazio kanpaina bat abiarazi du, janaria prestatzeko erabilitako olioa harraskatik behera botatzeak ingurumenari eragiten dion kalteaz herritarrak kontzientziatzeko.
Olio hori gordetzeko ohitura bultzatu nahi da, erakundeek berariaz prestaturiko birziklatze zentroetara eraman dadin. Gaur egun hiru Lurralde Historikoetako hiriburuetan daude bilketa puntuak, eta baita EAEko hainbat udalerritan ere, eta udalek leku horiei buruzko informazioa ematen dute.
Euskadiko Kontsumitzaileen Federazioak etxean erabilitako olioa gordetzeko ontziak banatuko ditu doan, Bilboko egoitza sozialean: Ajuriagerra kalea, 9 – 7.
|