|
Boletin 8. 2005 urteko abendua
Overbookingagatiko eta hegaldien atzerapenengatiko kalte ordainak
Overbookinga txartelen ehuneko bat bi aldiz saltzean datza, hegazkinean ahalik eta eserleku huts gutxien egoteko. Praktika hau legala da, baina erabiltzailea erabat babesgabe uzten du, eta overbookingagatiko kalte-ordainak ez dira nahikoak, nahiz eta 2005eko otsailetik aurrera handitu egin diren.
Araudi berriari jarraiki, kalte-ordainak hiru kategoriatan banaturik daude, hegaldi motaren arabera:
.- 1.500 kilometrotik beherako ibilbideetan, hegaldia bertan behera utzi dutelako edo overbookingagatik hegazkinera igo ezin diren bidaiariek 250 jasoko dituzte.
.- 1.500 eta 3.500 kilometro arteko ibilbideetan, bidaiariek 400 jasoko dituzte.
.- 3.500 kilometrotik gorako ibilbideetan, kalte ordaina 600 ra artekoa izan daiteke.
Era berean, araudiak hegaldien atzerapenengatik ere kalte-ordainak ezartzen ditu:
.- Hegaldi laburretan bi ordutik gorako atzerapena, Europar Batasunaren barruko hegaldietan hiru ordutik gorako atzerapena, eta ibilbide luzeko hegaldietan lau ordutik gorako atzerapena badago, bidaiariek eskubide hauek izango dituzte:
- Janaria eta edaria doan, itxarote denborari dagokion arrazoizko neurrian.
- Behar diren telefono edo telex deiak egiteko aukera, edota faxak edo e-mailak bidaltzeko.
- Ostatua, hegaldia hurrengo egunera arte atzeratzen bada (aireportutik hotelerako garraioa barne).
.-Atzerapenak bost ordu gainditzen baditu, bidaiariek eskubide hauek izango dituzte:
- Txartelagatik ordaindutakoa zazpi egunen buruan itzultzea, beti ere, bidaiariak frogatzen badu atzerapenarengatik hegaldiak ez duela hasierako bidaia plana betetzen.
- Lehengoaren ezaugarri berberak dituen beste txartel bat jasotzea, ahalik eta azkarren irteteko.
|