Juan de Ajuriaguerra, 9 - 7°. 48009 Bilbao
Tel. 94 424 92 10
Fax 94 424 64 20
 
berriak boletin etxebizitzei buruzko aholkularitza
  Elkarte kideak
  Zerbitsuak
  Ordezkaritza
  Baliabideak
  Iharduera esparruak
  Kontsulta eta erreklamazioak
  Loturak

Boletin 8. 2005 urteko abendua
Hegaztien gripea: gizakiei erasango dien epidemia baten atarian al gaude?

Hegaztien gripea Ekialde Urrunean sortu zen, baina dagoeneko zenbait kasu antzeman dira Europan. Animalia jatorriko oso gaixotasun kutsakorra da; normalean hegaztiei eragiten dien birus batek sortzen du, eta etxeko hegaztiak dira infekzio arriskurik handiena dutenak, haiek hazteko erabilitako sistemak direla eta (espazio txikietan pilatuta egoten dira).

Hegaztien gripeak bi aldaera ditu. Lehenengoa onbera eta hilkortasun zein patogenotasun baxukoa da; bigarrena arriskutsuagoa da eta kezka handia eragiten du, oso kutsakorra baita eta infektatutako hegaztien ia %100 hiltzen baitu.

Birusak infektaturiko hegaztien eginkari eta arnas sekrezioen bidez kutsatzen dira gizakiak.

Hegaztien haragia edo arrautzak jateagatik kutsa al gaitezke?

Ez. Ikerketen arabera, hegaztien gripea ez da janarien kontaminazioarekin loturiko arazoa. Izan ere, ez dago hegaztien arrautzak edo haragia jateagatik kutsatu den pertsona bakar bati buruzko daturik. Hala ere, ez da komeni aipatutako elikagaiak gordinik jatea. Haiek kozinatuz gero, toxiinfekzioak eragiten dituzten birus eta bakteria guztiak desagertuko dira.

Kontsumo bermeak:

Ez dago arriskurik infektatutako hegaztiak elika-katean sartzeko. Izan ere, hegaztiak akabatu aurretik albaitaritza zerbitzuek osasuntsu daudela egiaztatzen dute, bai abeltegietan eta bai hiltegietan.

Bestalde, arrautzen oskolek zein ustiategitik datozen erakusten dute, eta hegaztiek derrigorrezko trazabilitate sistema dute ezarrita. Horri esker, hemen saltzen diren hegaztiak nahiz arrautzak nondik datozen zehatz-mehatz jakin dezakegu, beren jatorriarengatik susmagarriak direnei elika-katean sartzea eragotziz.

Hegaztien gripearen agerraldiren bat antzemanez gero, ukitutako abeltegiak geldiarazi, infektatutako hegaztiak akabatu eta inguruko abeltegietako animalien mugimenduak murrizteko neurriak hartuko lirateke.

© EKE. Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa. Federación de Consumidores de Euskadi. Diseinua eta garapena Eclickse Digital