|
Boletin 9. 2006 urteko ekaina
Oporretan etxean ez gaudenean kontuan hartu beharreko aholkuak
- Ez esan jendaurrean ze plan daukazun eta ze egunetan ez zaren etxean egongo.
- Norbaiti eskatu aldian-aldian etxeko postontzia ikustera joateko, gutunik eta/edo publizitaterik ez pilatzeko.
- Konfiantzazko norbaiti eskatu etxebizitzako kanpoko pertsianak noizean behin igotzeko edo jaisteko.
- Oso erabilgarria izan daiteke argia ordu zehatzetan pizten duen mekanismo automatikoa erostea.
- Baliozko objekturik edukiz gero, segurtasun-kutxan utzi.
|