|
Boletin 9. 2006 urteko ekaina
Urte-sasoiko etxebizitza alokatzean kontuan hartu beharrekoak
Oporrak iristean, gero eta galdera eta kexa gehiago heltzen zaizkigu, urte-sasoiko alokairuaren erregimenpean etxebizitza alokatzean hitzartutako baldintzak betetzen ez direlako.
Batez ere, telefonoz eta, azken aspaldian, internet bidez kontratatutako alokairuetan gertatzen dira halakoak. Bertan, batik bat Mediterraneoko kostaldean dagoen apartamentua alokatu ohi da astebete eta hilabete arteko eperako, eta, apartamentura joan baino lehen, hitzartutako prezio guztia sartu beharra dago errentatzailearen kontuan.
Hala ere, arazoak sortzen dira, jatorrian bertan hitzartutako parametroak betetzen ez direnean edo apartamentuak garbitasunaren eta/edo artapenaren gutxieneko baldintzak betetzen ez dituenean edo, agindu bezala, hondartzaren lehen lerroan ez dagoenean. Askotan, ordea, ez dago ezertxo ere egiterik, kaltetuak adierazitakoa bermatzen duen idatzizko kontraturik ez dagoelako.
Hori guztiori dela eta, EUSKADIKO KONTSUMITZAILEEN FEDERAZIOAK (EKE) honako hau gomendatu nahi die apartamentu turistikoa alokatzeko asmoa daukatenei:
| - |
Idatzizko kontratua egin, eta, bertan higiezinaren ezaugarriak zehaztu (kokapena, azalera, banaketa). Era berean, alokairuak zenbat iraungo duen eta zenbat ordaindu den agertuko da, etxebizitzaren errentatzailearen datuak azalduko dira eta bertan dauden ondasunen zerrenda xehea eskatuko da. Kontratu horretan, aldez aurretik egindako ordainketak ere agertuko dira. Horrez gain, euren zenbatekoa zein den eta nola ordainduko diren zehaztuko da: transferentzia, posta bidezko igorpena eta beste batzuk. |
| - |
Fidantzarik ezarriz gero, zehatz-mehatz adierazi kontratua amaitzen denean itzuliko dela, ikuskatu ondoren. |
| - |
Argi eta garbi adierazi zenbat denboratarako errentamendua izango den eta zer egunetan eta ordutan iritsi eta joan behar garen zehaztu. |
| - |
Alderdi kontratugileetako batek hitzartutakoa betetzen ez badu, zehazpena ezarri. |
| - |
Hitzartutako baldintzak betetzen ez badira, kasuan kasuko erkidegoko kontsumo eta turismo agintariengana jo edo kontsumitzaileen erakundeari eman gertatutakoaren berri. |
|