|
Boletin 9. 2006 urteko ekaina
Bidaia konbinatua
KONTZEPTUAK
Bidaia konbinatua
Bidaiak konbinatua izateko:
| 1. |
Hurrengo hiru elementu hauetako bi gutxienez aldez aurretik konbinatuta izan behar ditu: |
| |
a) |
Garraioa |
| |
b) |
Ostatua |
| |
c) |
Aurrekoen osagarriak ez diren, baina bidaia konbinatuaren zati garrantzitsu diren beste turismo-zerbitzuak. |
| 2. |
Prezio oso baten trukean eskaini edo saldu behar da. |
| 3. |
Prestazioak 24 ordu gainditu behar ditu edo gau bateko egonaldia barne bartu. |
Bidaietako enpresariak
Antolatzailea eta xehekaria ondo bereiztu behar dira; biek, hala ere, bidai agentzi izan behar dute.
| 1. |
Antolatzaileak bidaia konbinatuak antolatzen ditu –ez noizbehinka bakarrik- eta zuzenean edo xehekari baten bitartez merkaturatzen ditu. |
| 2. |
Xehekariak bidaia konbinatuak eskaintzen ditu. |
Antolatzailearen eta xehekariaren artean dagoen aldea oso garrantzitsua da erantzunkizunak eskatzeko orduan.
INFORMAZIO-LIBURUSKA
Bidaia konbinatua kontratu aurretik, kontsumitzaileak agentzien eskaintzei buruzko informazio argia eta zehatza eduki behar du. Horretarako, xehekariaren edo antolatzailearen betebeharra da idatziz informazioa jasotzen duen egitarau edo informazio-liburuska bat jartzea kontsumitzaileen esku. Hona hemen zeintzuk diren liburuskak jaso behar dituen alderdi horiek:
| 1. |
Helmugak eta garraio-bideak, ezaugarriak eta motak ere adierazita. |
| 2. |
Bidaiaren iraupena, ibilbidea eta egutegia. |
| 3. |
Ostatuen zerrenda eta bakoitzaren mota, egoera, maila, ezaugarri nagusiak eta, dagokionean, turismo-homologazioa eta –sailkapena. |
| 4. |
Emango diren otorduak. |
| 5. |
Pasaporte, bisa eta osasunari buruzko formalitateen informazioa. |
| 6. |
Prezio zehartzak: |
| |
- |
Bidaia konbinatuaren prezioa. |
| |
- |
Aukerazko txangoen gutxi gora-beherako prezioa. |
| |
- |
Aurreratu behar den diruaren zenbatekoa edo portzentaia eta aurrerakin horrek betetzen ez duen gainontzekoa ordaintzeko egutegia. |
| |
- |
Kasuan kasu, finantziazioaren baldintzak. |
| 7. |
Bidaia egin ahal izateko gutxienez zenbat lagunek eman behar duten izena, hala ezartzen bada. Eta, horrelakoetan, bidaia bertan behera utziz gero, zenbateko aurrerapenarekin eman behar zaion horren berri kontsumitzaileari. |
| 8. |
Erantzunkizunei, bertan behera uzteei eta bidaiaren beste baldintza batzuei buruzko klausulak. |
| 9. |
Antolatzailearen izena eta helbidea eta Espainian duen legezko ordezkariarena, baldin badu. |
| |
| Informazio-liburuskaren edukia ez da gutxi gora-beherakoa, baizik eta bete beharrekoa eta loteslea antolatzaile edo xehekariarentzat, beti ere, hurrengo bi kasuetako bat gertatu ezean: |
| 1. |
Aldaketak argi eta idatziz ematea kontsumitzaileari kontratua egin aurretik, baldin eta aukera hori informazio-liburuskan propio jasoa badago. |
| 2. |
Aldaketak kontratua sinatu ondoren gertatzen badira, kontsumitzaileak idatziz onartzea. |
KONTRATUA
Bidaia konbinatuaren kontratua kontsumitzailea antolatzailearekin edo xehekariarekin lotzen duen akordioa da.
Kontratua sinatu aurretik eman behar zaio kontratuaren klausulen berri kontsumitzaileari. Bidaia konbinatuaren kontratua idatziz egin behar da beti eta behin sinatu ondoren kopia bat eman behar zaio kontsumitzaileari.
Kontratuak bere klausuletan, eskaini beharreko zerbitzuen arabera, gutxienez honako hauek adierazi behar ditu:
| 1. |
Bidaiaren helmuga edo helmugak. |
| 2. |
Egonaldia zatikatuta bada, aldi ezberdinak eta datak. |
| 3. |
Garraioa barne hartzen badu, garraio-bideak, ezaugarriak eta mailak. |
| 4. |
Irteera eta itzulerako egunak, orduak eta tokiak. |
| 5. |
Ostatua barne hartzen badu, koikapena, maila turistikoa, ezaugarri nagusiak, turismo-homologazioa eta –sailkapena (sailkapen ofiziala duten herrialdeetan) eta zenbat otordu emango diren. |
| 6. |
Bidaia egin ahal izateko gutxieneko lagun-kopurua eskatzen bada, adierazi egin behar da, bidaia bertan behera utziz gero, kontsumitzaileari horren berri emateko gutxieneko epea. Bidaia hasteko aurrikusitako eguna baino gutxienez hamar lehenago jakinarazi beharko zaio. |
| 7. |
Ibilbidea. |
| 8. |
Ikustaldiak, txangoak eta bidaia konbinatuaren prezio osoan sartutako beste zerbitzuak. |
| 9. |
Antolatzailearen, xehekariaren eta, hala balegokio, aseguratzailearen izena eta helbidea. |
| 10. |
Bidaiaren prezioa. Adierazita izango ditu legeak ezarritakoaren arabera egin daitezkeen aldaketa guztiak eta kontratutako zerbitzuei dagozkien ariel eta zergak baldin eta zerbitzu horiek ez badira bidaia konbinatuaren prezioan sartzen. |
| 11. |
Ordaintzeko moduak eta, kasuan kasu, finantziatzeko egutegia eta baldintzak. |
| 12. |
Kontsumitzaileak egin eta antolatzaileak edo xehekariak onartutako eskari berezi guztiak. |
| 13. |
Kontsumitzaileak antolatzaileari edo xehekariari edo, dagoenean, zerbitzua zuzenean eskaintzen duenari, kontratua egikaritzerakoan bete-eztakoen berri emateko duen obligazioa. Idatziz edo jasota geratzeko beste modu batean eman beharko du berri hori, |
| 14. |
Kontsumitzaileak antolatzailearen edo xehekariaren aurka bi urteko epean akzio judizialak ezartzeko duen posibilitatea. |
| 15. |
Kontsumitzaileak bere erreserben baieztapena exijitzeko duen epea. |
BIDAIA AURREKO INFORMAZIOA
Liburuskan eta kontratuan jasotako informazioaz gain, antolatzaileak edo xehekariak, kontratua sinatu ondoren eta bidaia hasi aurretik, elementu hauen berri eman behar dio kuntsumitzaileari, idatziz edo jasota geratzeko beste modu batean:
| 1. |
Bidaia eta garraioari buruz: |
| |
- |
geldialdien eta lotuneen ordutegiak eta tokiak, eta. |
| |
- |
erabiliko diren garraio-bideetan kontsumitzaileak izango duen tokiaren maila. |
| 2. |
Arazoak konpontzeko harreman-bideak: |
| |
- |
antolatzaile edo xehekariaren helmuga bakoitzeko ordezkariaren izena, helbidea eta telefonoa; |
| |
- |
ordezkaririk ez balego, kontsumitzaileak arazoak izanez gero lagun diezaioketeen toki-erakundeei buruz datu berak; eta |
| |
- |
ordezkari eta toki-erakunderik ezean, premietako telefono bat edo beste edozein informazio antolatzailerekin harremanetan jarri ahal izateko. |
| 3. |
Kontsumitzaileak atzera egiteak dakartzan gastuei erantzuteko aseguru bat egiteko eta istripu, gaixotasun eta heriotz kasuan aberriratzeko edo jatorrizko lokira emateko gastuei erantzuteko laguntza-kontratua egiteko aukerari buruzko informazioa. |
ERRESERBA EMATEA
Bidaia konbinatu bat kontratatzen duen kontsumitzaileak bidaiaren erreserba beste norbaiti emateko eskubidea du.
Eskubide hori izateko hiru baldintza bete behar dira:
| 1. |
Doan eman behar da erreserba. |
| 2. |
Erreserba jasotzen duenak bidaia konbinaturako eskatzen diren baldintza guztiak bete behar ditu; esaterako, pasaportea, bisa, txertoak eta abar. |
| 3. |
Erreserba eman dela bidaia hasi baino gutxienez 15 egun lehenengo idatziz jakinarazi behar zaio xehekariari edo antolatzaileari, epe laburragoa hitzartu ezean. |
Bidaia konbinatuaren erreserba ematen duenak arreta berezia eduki behar du ordaintzeko geratzen diren zanbatekoak erreserba jaso duenak ordain ditzan, zeren xehekariari edo antolatzaileari ordaintezeko batebeharra, biek baitute solidarioki. Solidarioki erantzuteak esan nahi du bidai agentziak ordaintzeke dauden kopuruak ordaintzeko eska diezaiokeela bai erreserba jasotzen duenari bai ematen duenari. Ordaintzeke dauden zenbatekoak dira bidaiaren prezioarenak –ordurarte ordaindutakoak kendua- eta emateak ekar ditzakeen gastu gehigarri justifikatuak.
KONTRATUAREN ALDAKETAK
Prezioen aldaketa
Bidaia konbinatuaren prezioak ezin dira aldatu, hori da arau orokorra.
Salbuespenez, bi baldintza hauek betetzen badira, alda daitezke prezioak:
| 1. |
Aldatzeko aukera propio jasotzea kontratuan eta, halaber, beste bi baldintza hauek ere betetzea: |
| |
a) |
Prezioaren aldaketak gorakoak zein beherakoak izan daitezkeela. |
| |
b) |
Aldaketarako kalkulua egiteko modu zehatzak ezartzea. |
| 2. |
Aldaketarako arrazoia elementu hautekoren baten prezioa aldatu izana izatea: |
| |
a) |
Garraioena, erregaiaren kostua barne. |
| |
b) |
Ezar daitekeen tasa eta zergena. |
| |
c) |
Ezarri diren ganbio-tipoak. |
Inoiz ezin da, nahiz eta aurreko baldintzak bete, prezioa irteera aurreko 20 egunetan aldatu garestitzeko bada. Aldiz, prezioa merkatzeko alda daiteke epe horretan.
Bestelako zerbait aldaketa
Irteera baino lehen antolatzaileak derrigorrez aldaketa nabarmenen bat egin behar badu kontratuaren funtsezko elementuren batean, berehala jakinarazi behar dio kontsumitzaileari. Kasu horretan, bi aldeek ez badute besterik adostu behintzat, kontsumitzaileak bi aukera hauetako bat du:
| 1. |
Kontratu iraugitzea inolako zigorrik gabe Horrelakoetan, agentziak bidaia bertan behera uztearen kasuan dituen eskubide berak ditu kontsumitzaileak hurrengo atalean ikusiko dugunez. |
| 2. |
Kontratuaren aldaketa onartzea. Kasu horretan satutako aldaketak eta prezioan duten eragina zehartu egin behar dira. |
Kontsumitzaileak, aldaketaren berri ematen diotenetik hiru eguneko epean, goiko bi aukeretatik zein hartu duen azaldu behar dio xehekariari edo antolatzaileari. Epe horretan ez badu adierazten zer erabaki duen, kontratua iraungitzea aukeratu duela ulertuko da.
KONTRATU BALDINTZAK EZ BETETZEA
Kontsumitzaileak bidaia konbinatuaren prestazioak bitzartutako baldintzetan jasotzeko eskubidea du. Behin bidaia hasita, antolatzaileak ez badu kontratuan aurriskusitako zerbitzuen zati garrantzitsu bat ematen edo ezin duela eman ikusten badu, konponbide egokiak erabakitzeko beharra du antolatutako bidaiak jarrai dezan. Neurri horiek hartzeak ondorengo eragin hauek eduki ditzake bidaiaren kostuan:
| 1. |
Ezin zaio inoiz kontsumitzaileari kopuru gehigarriak ordain ditzan eskatu. |
| 2. |
Hartutako konponbideekin kostu gutxiago baditu antolatzaileak, aurriskusitako prestazioen eta benetan emandakoen arteko kostuaren aldea ordaindu behar dio kontsumitzaileari. |
Kontsumitzaileak antolatzaileak hartutako neurriekin jarraitzen badu bidaia, proposamen horiek onartu dituela jotzen da, kontsumitzaileak ezer adierazi ez arren.
Aldiz, antolatzaileak bideraezinak diren konponbideak hartzen baditu edo kontsumitzaileak bidezko kausengatik ez baditu onartzen, antolatzaileak, prezioari inolako gehigarririk jarri gabe, ordurarte erabilitako garraio-bidea bezalakoa edo alderdiek adosten duten beste edozein garraio-bide eskaini behar dio bidaiaren abia-tokira itzultzeko. Horrek ez du eragozten kontsumitzaileak, baldin badagokio, kalte-ordaina jasotzea.
Edozein ere, kontsumitzaileak erreklamazioa egiten badu, xehekariak edo antolatzaileak azkar eta arduraz jokatu behar du konponbide egokiak aurkitzeko.
ANTOLATZAILEEN ETA XEHEKARIEN ERANTZUNKIZUNA
Erantzunkizunen banaketa
Bidaia konbinatuen antolatzaileak eta xehekariak bidaia konbinatuaren kudeaketan bakoitzari dagozkion betebeharren arabera erantzuten dute. Antolatzailea bidaian eman behar diren zerbitzu guztien emaitzen erantzule da nahiz zuzenean berak egikaritu zerbitzu horiek nahiz beste zerbitzu-emaile batzuen bitartez eman (adibidez garraiolariak, ostiralak eta abar). Xehekariak antolatzaile eta kontsumitzailearen artean egiten duen bitartekari-lanaren erantzukizuna besterik ez du.
Kalteengatikako erantzukizuna
Antolatzailea eta xehekaria, bakoitza bere kodeaketa-eremuan, kontratua bete ez edo gaizki bete izanagatik kontsumitzaileak pairatu dituen kalteen erantzule da.
Ez dute erantzunkizun hori baldin eta kontratua egikaritzerakoan ondorengo arrazoiak direla-eta gertatu badira akatsak:
| 1. |
Kontsumitzaileari egozgarri zaizkion arrazoiak. |
| 2. |
Kontratuan aurrikusitako prestazioak ematearekin zerikusirik ez duen hirugarren bati egozgarri zaizkionak eta aurrikusi ezinak eta gaindiezinak direnean arrazoiak. |
| 3. |
Ezinbesteak bultzala gertatu direnean. |
| 4. |
Xehekariak edo antolatzaileak beharrezko arreta guztia jarri arren aurrikusi eta gainditu ezin duten jazoera batengatik direnean. |
Kasu horietan guztietan, akatsak kontsumitzaileari egotz dakizkionean ezik, antolatzaileak eta xehekariak beharrezko laguntza eman behar diote kontsumitzaileari arazoak baditu.
Bazenekien…?
Bidaia konbinatuak gure herrialdean 21/1995 Legean, uztailaren 6koan, daude araututa eta urgitalpen hau lege horretan oinarritzen da (Estatuko Aldizkari Ofizialaren 1995eko uztailaren 7an argitaratu zen lege hori)
Horrez gain…
AUTOBUSEZ BIDAIATU
Autobusa irten baino ordu erdi lehenago hasi beharko dira bidaitxartelak saltzen.
Bidaitxartelak aldez aurretik saldu ahal badira ere, derrigorrezkoa izango da eserlekuen %20, gutxienez, irteeraren egunerako gordetzea.
Bidaitxartelaren ezeztapena
Bidaiariek bidaia ez egiteko eskubidea izango dute, eta, era berean, bidaitxartela ezeztatzeko eskatu ahal izango dute.
Bidaitxartela autobusa irten baino 48 ordu lehenago ezeztatuz gero, %90 itzuli beharko diete.
Bidaitxartela 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora dagoen tartean ezeztatuz gero, %80 berreskuratuko dute.
Bidaitxartela 2 ordutik beherako epean ezeztatuz gero, ez diete ezer itzuli beharko.
Ekipajea
Bidaiariek 30na kiloko ekipajea garraiatu ahal izango dute doan. Baliozko objekturik eramanez gero, hobe izango da aitortzea.
Ekipajeak balioa aitortu gabe galdu edo hautsiz gero, enpresak aldez aurretik zehaztutako kalte-ordain finkoa emango die ekipaje-kilo bakoitzeko.
TRENEZ BIDAIATU
Erreserbak geltokian bertan egin ahal izango dira, telefonoz edo internet bidez.
Bidaitxartelaren ezeztapena
Bidaitxartela irteera baino lehenagoko 5 minutura arte ezeztatu ahal izango da. Itzuli beharreko zenbatekoa eguneko tarifaren araberakoa izango da, bidaitxartelaren prezioaren %15 eta %25 artekoa, alegia.
Ekipajea
Fakturaziorako zerbitzurik ez dagoenez, ekipajea hautsi edo galduz gero, konpainiak ez die inolako kalte-ordainik emango eta erabiltzaileak eurak izango dira erantzule bakarrak.
Atzerapenak
Tren-motaren eta atzerapenaren iraupenaren arabera, beti ere ordubetetik gorakoa bada, kalte-ordaina %20 eta %100 artekoa izango da, aldiriko trenetan izan ezik, ez dutelako inolako kalte-ordainik. AVEri dagokionez, 5 minutu baino gehiago atzeratzen bada, bidaitxartelaren zenbateko osoa itzuli beharko diete bidaiariei.
Bi tren hartu behar badituzte eta lehenengoaren atzerapenaren ondorioz bigarrena galtzen badute, enpresak ostatuagatiko eta mantenuagatiko gastuak ordaindu beharko dizkie bidaiariei, harik eta helmugara heltzeko aukera eduki arte.
HEGAZKINEZ BIDAIATU
Bidaitxartelak
Aire bidezko garraioan, bidaitxartela agiri nominala eta besterenezina denez, bertan agertzen den izendun pertsonak baino ez du erabiliko. Erreserba bidaia-agentzietan, aire-konpainietan edo internet bidez egin ahal izango da.
Bidaitxartela galduz gero, bidaiariek horren berri eman beharko dute, zenbatekoa itzuli edo bikoiztua eman diezaieten.
Ezeztapena
Bidaitxartela ezeztatuz gero, bidaiariek konpentsazioa ordaindu beharko diote konpainiari. Zenbatekoa zehazteko orduan, ezeztapenaren berri noiz eman duten hartuko da kontuan. Beraz, zenbatekoaren %25 eta %50 artekoa izango da.
Konpainiak berak hegaldia ezeztatuz gero, bidaiariek zenbatekoa itzultzeko eta ostatua zein mantenua ordaintzeko eskatu ahal izango dute.
Overbookingagatiko kalte-ordainak
Ezeztapenagatiko edo overbookingagatiko kalte-ordainak hiru mailatan banatuko dira hegaldi-motaren arabera. 1.500 kilometrotik beherako ibilbideetan, hegaldiaren ezeztapenagatik edo overbookingagatik bidaiatu ezin duten bidaiariek 250 euro jasoko dituzte. 1.500 eta 3.500 kilometro arteko ibilbideetan, 400 euro jasoko dituzte. 3.500 kilometrotik gorako hegaldietan, ordea, 600 euroko kalte-ordaina jasoko dute.
Ekipajea
Ekipajearen garraioa bidaitxartelaren prezioan egongo da sartuta. 30 kiloraino, doan garraiatuko da lehenengo mailan edo lehentasunezko mailan; eta 20 kiloraino, turista-mailan.
Aldea ordainduz gero, badago ekipaje gehiago eramaterik.
Ekipajea galdu edo atzeratuz gero, kalte-ordainak ordaindu beharko dira. Erreklamazioa idatziz egin beharko da aire-konpainian bertan, helmugara iritsi ondoren. Hegaldi nazionaletan, hurrengo 10 egunetan egin beharko da; eta nazioarteko hegaldietan, hurrengo 7 egunetan, ekipajea hautsiz gero, edo ekipajea itzuli osteko 21 egunetan, ekipajea atzeratuz gero.
|