Juan de Ajuriaguerra, 9 - 7°. 48009 Bilbao
Tel. 94 424 92 10
Fax 94 424 64 20
 
berriak boletin etxebizitzei buruzko aholkularitza
  Elkarte kideak
  Zerbitsuak
  Ordezkaritza
  Baliabideak
  Iharduera esparruak
  Kontsulta eta erreklamazioak
  Loturak

Boletin 11. 2006 urteko abendua
Euskaltel eta Orangeren arteko gatazka. TMBren ebazpena

Telekomunikazioen Merkatuko Batzordearen (TMB) Kontseiluak ebazpen bat eman du, Euskal Autonomia Erkidegoan telefonia mugikorreko zerbitzuak emateko lankidetzaren hausturaren ondorioz Euskaltel eta Orangeren artean sortutako gatazkari buruz.

TMBren ustez, erabiltzaileek konpainia bat edo bestea aukeratzeko askatasun osoa izan behar dute. Ildo horretatik, eramangarritasunari esker,1998ko abenduaren 16an Euskaltelek eta Orangek izenpetutako Lankidetzako Akordio Markoaren babespean kontrataturiko bezeroen erabaki librea berma daiteke.

Euskaltelera aldatzea erabakitzen duten bezeroen kasuan, Orangek sare pribatu birtualaren konfigurazioarekin, aurreordainketako bezeroekin eta bezeroak berak konfiguratutako bestelako zerbitzuekin (deiak desbideratzea, deia zain izatea, etab.) loturiko datuak eman beharko dizkio Euskalteli.

TMBren Kontseiluak zentzuzkotzat jotzen du baliabide horietarako sarbidea izatea, zerbitzua ahalik eta baldintza hoberenetan ematen jarraitzeko eta erabiltzailearentzako kalteak saihesteko.

Era berean, TMBk hornidura bermatu die erabiltzaile guztiei Euskaltelera aldatzeko behar duten denbora guztian zehar. Hortaz, Orangek 2007ko urtarrilaren 31ra arte bermatu beharko die zerbitzua 1998ko Akordioaren babespean kontrataturiko bezero guztiei. Zerbitzu hori, gainera, mugagabeki luzatuko da Euskaltelera aldatzea eskatu duten eta prozesua oraindik amaitu ez duten bezeroen kasuan.

Ebazpenak kendu egiten du Lankidetzako Akordio Markoko bezeroei zuzenduriko ekintza komertzial indibidualizatu edo orokorrak egiteko bi konpainiek zuten debekua. Ondorioz, Orange nahiz Euskaltel bezero horiei zuzendu ahal izango dira haiek bereganatzeko asmoz.

© EKE. Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa. Federación de Consumidores de Euskadi. Diseinua eta garapena Eclickse Digital