| - |
Gure benetako beharren eta gure ahalmen ekonomikoaren arabera kontsumitu, kontrolik gabeko gastua egitea saihestuz, gero ez baitiogu aurre egin ahal izango horri. |
| - |
Kontsumo arduragabean eta oldarkorrean ez erortzen saiatu; beharrak eta betebeharrak aztertu, bai eta ordezkaezina eta benetan beharrezkoa dena bereizi ere. |
| - |
Erosketak egitera joan aurretik, zerrenda bat egin; behar duguna idatziko dugu, eta hartara mugatuko gara ahalik eta gehiena. |
| - |
Ez joan buru gabe erosketak egitera, soldata kobratu ahala, tristezia-aldietan edo urdaila hutsik daukagunean. |
| - |
Ez itsutu eskaintzen aurrean, eta egiaztatu benetan eskaintzak direla. |
| - |
Ez utzi geure buruak manipulatzen publizitateagatik edo beste eragin kontsumista batzuengatik, izpiritu kritiko bat garatuz, kontrolik gabeko gastutik babesten lagunduko diguna. |
| - |
Bi erabilera hauek bereizi: txartelak ordainketa-tresna gisa erabiltzea eta kreditua lortzeko gisa erabiltzea. Lehen kasuan, gastuaren kontzientzia ilundu dezakete, eta gehiegi erosaraz diezagukete. Baina are arriskutsuagoa da kreditu-txartelen bidez oraindik ez dugun dirua gastatzera ohitzea; beraz, hori ere kontuan izan behar da. |
| - |
Ez erosi kredituan momentuan behar ez ditugun gauzak, hau da, eskura ordaintzeko nahiko diru izan arte itxaron dezaketenak. |
| - |
Kreditu bat eskatu aurretik, aztertu ea gai izango garen horrek dakarren zorra jasateko. Gomendagarriena da benetan beharrezko denean bakarrik eskatzea eta ez etengabe zorpeturik bizitzera ohizea. |
| - |
Kontuan izan diru-sarreren %20tik gorako zorpetze batek zorpetze mailakatuko egoera bat ekar dezakeela (gero eta zor handiagoko egoera bat). Horregatik, iraupen luzeko zorrak egiten ditugunean, hurrengo urteetan izango dugun egoera ekonomikoa aurreikusi behar dugu. |
| - |
Gastuak, kontuen saldoa eta ordainketa-datak kontrolatu;kcontrol zorrotza eraman. |
| - |
Lehentasun gisa zorra gutxitzea eduki, daukagun diru guztia eta hilaren amaieran geratzen zaiguna horretan inbertitzeko erabiliz. |
| - |
Eta, batez ere, kontuan izan ondasun edo zerbitzu gehiegi eskuratzeak ez duela laguntzen bizi-kalitatea hobetzen; aitzitik, estresa, urduritasuna eta asebetetasun gutxi reagiten ditu. |
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Merkataritza eta Kontsumo Sailburuordetza