Juan de Ajuriaguerra, 9 - 7°. 48009 Bilbao
Tel. 94 424 92 10
Fax 94 424 64 20
 
berriak boletin etxebizitzei buruzko aholkularitza
  Elkarte kideak
  Zerbitsuak
  Ordezkaritza
  Baliabideak
  Iharduera esparruak
  Kontsulta eta erreklamazioak
  Loturak

Boletin 11. 2006 urteko abendua
Kontsumitzaileek merkataritzako establezimenduetatik kanpo egindako kontratuak

Merkataritzako establezimenduetatik kanpo gauzatzea ezaugarri duten salmenta-modu hauen baitan, honakoak ditugu ezagunenak: txango edo bisita batean zehar egiten diren promozioak, hotel bateko bilera batean egiten direnak edo partikularraren etxera egindako bisita batean (aurrez hitzartu ez denean) gauzatzen direnak. Horrelakoetan eskainitako produktuak anitzak dira: ikus-entzunezko bildumak edo argitalpenak, urrutiko ikastaroak, etxerako tresnak eta abar.

Legezko araudia

Merkataritza-modu hau Europar Batasunak arautu du. Hori ela eta, kontsumitzaileek eta enpresaburuek gutxieneko eskubide eta betebehar batzuk dituzte eta horiek Batasuneko kide diren estatu guztiek bermatu beharko dituzte.
Horretarako, ordea, ezinbestekoa da salmenta edo kontratuak ondorengo baldintzetakoren bat betetzea:
 -   Enpresaburuaren edo profesionalaren establezimendutik kanpo gauzatzea.
 -   Kontsumitzaile baten etxean edo lantokian gauzatzea. Salbuespena izango da kontsumitzaileak aurrez enpresaburuari edo agente komertzialari deitu badio, kontsumitzaileak aipatutako profesionalen bisita programatu badu, edo bisita arrazoizko aldi bat igaro ostean egin bada, betiere kontratuaren xede den objektuaren izaeraren eta aurrez ezarritako prezio eta helburuaren arabera.
 -   Garraiobide publiko batean gauzatzea.

Kanpo utzitako kontratuak

Printzipioz, eta ondoren adieraziko ditugun salbuespenak salbuespen, merkataritzako eztablezimenduetatik kanpo egindako kontratu eta eskaintza guztiek dute berariazko araudia, eta enpresaburu edo profesionalak frogatu beharko du ez dela araudi jakin horren mendeko. Haatik, ondorengo kontratuak araudi hori betetzetik salbuetsita egongo dira:
 -   aseguru-kontratuak.
 -   balio higigarrien (akzio, bono eta abarren) ingurukoak.
 -   notario bidez dokumentatutakoak.
 -   ondasun higiezinak eraiki, alokatu edo saltzearen ingurukoak edo horien gaineko eskubideetan oinarritzen direnak.
 -   Kontsumitzaileak ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 48,08 eurokoa baino txikiagoa denean.
 -   Janari, edari eta etxeko ohiko bizimoduan kontsumitzen diren bestelako ondasunen ingurukoak, banaketak egiten dituzten hornitzaileek eskainitakoei dagozkienak.
 -   Ondorengo 3 kasuak elkarrekin gertatzen direnean:

  1. kontsumitzaileak bere kabuz kontratuaren edo salmentaren oinarri den katalogoa kontsultatu duenean.
  2. aurreikus daitekeenez, enpresaburuaren eta kontsumitzailearen artean egin beharreko eragiketaren eta horretatik eratorriko direnen inguruko harreman jarraitua izango denean.
  3. katalogoak eta kontratuak argi eta garbi adierazten dutenean kontsumitzaileak eskubidea izango duela kontratua deuseztatzeko 7 eguneko gutxieneko epean itzultzeko, betiere produktuak jasotako egunetik kontatzen hasita.

Horrenbestez, aurreko kasu horietan ez da aplikatuko Europar Batasunak kontsumitzaileek merkataritzko establezimenduetatik kanpo egindako kontratuetarako aurreikusi duen berariazko araudia. Berariazko araudi horri dagokionez, ezinbestekoa da kontratuetan esku hartzen duten kontsumitzaile eta enpresaburuen eskubide eta betebehar nagusiak bereiztea.

Kontratua formalizatzea

Salmenta-modu honi lotutako bi agiri nagusi ditugu eta horiek baldintza jakin batzuk bete beharko dituzte ezinbestean. Horiek betetzen ez badira, kontsumitzaileak egindako erosketa ezeztatu ahal izango du.

  1. kontratua: kontratua bera nahiz eskaintza idtziz jaso beharko dira, bina aletan. Bertan data adieraziko da eta leku jakin bat eskainiko zaio kontsumitzailearen sinadurari, bertan eskuz sina dezan. Gainera, kontratua ezeztatzeko eskubidearen inguruko azalpen argi eta zehatza emango da eta kontratua ezeztatzeko baldintzak eta ezeztatzearen ondorioak adieraziko dira. Kontratua sinatu ostean, profesionalak ale bat emango dio kontsumitzaileari, ezeztatzeko eskubidearen inguruko agiriarekin batera.
  2. Ezeztatzeko agiria: kontratuari erantsiko zaio eta bertan argi eta nabarmen adieraziko da ezetatzeko agiri bat dela. Bertan adieraziko da kontsumitzaileak agiria bera nori eta zein helbidetara bidali beharko dion, kontratua ezeztatu nahi izanez gero. Kontratua eta alderdi kontratugileak identifikatzeko datuak hartuko dira barne.

Kontratua ezeztatzea

Kontsumitzaileak bere erosketa-erabakia zuzendu nahi badu, hori inolako arrazoirik eman gabe egin ahal izango du. 7 eguneko epea izango du asmo hori enpresaburuari jakinarazteko, erositako produktuak jasotzen dituenetik hasita. Hori egiteko modu egokia litzateke, adibidez, telegrama bat bidaltzea, jaso izanaren berri emateko eskatuz. Edo, bestela, jasotako produktuak zuzenean itzultzea. Ezeztatzeko eskubidea ezarritako epearen barruan baliatu duela egiaztatu beharko du kontsumitzaileak.

Kontratua ezeztatu ondoren, saltzaileak dirua itzuli beharko du eta erosleak produktua.

Kontsumitzaileak ez du ezer ordaindu beharko kontratuaren xede den objektuak baliogaleraren bat izan badu, betiere galera hori objektua bera dagokion bezala erabiltzearen edo kontratuan hitzartutakoaren ondorio izan bada.

Kontusmitzaileak, berari egotz dakiokeen arrazoiren bat dela medio, kontratuaren xede den objektua galdu edo suntsitu badu, produktuak kontratua ezeztatu zen unean zuen merkatuko balioa ordaindu beharko du, betiere balio hori erosterakoan zuen prezioa baino txikiagoa bada. Izan ere, handiagoa bada, kontsumitzaileak dagokion zenbatekoa ordaindu beharko du.

Enpresaburuak bere betebeharrak betetzen baditu, kontratuaren xede den produktua itzultzeko ezintasuna kasu honetan bakarrik egotzi ahal izango zaio kontsumitzaileari: bere gauzei eskaintzen diren arduraren parekoa eskaini ez badio.

Erantzukizuna

Enpresaburuarekin eta horren kontura jarduten duten gainerakoekin batera, erantzukizun solidarioa izango dute beren izenean jardun duten mandatari, komisionista edo agenteek.

Gogoan izan:

Mintzagai izan ditugun eskubideak gutxienekoak dira eta kontsumitzaileak ezin die horiei uko egin. Hala ere, kontratuak kontsumitzailearentzat onuragarriagoak diren klausulak izan ditzake.
 -   Berrikusi salmenta horietan ordaintzeko baldintzak.
 -   Inola ere ez sinatu behar bezala identifikatu gabe dauden agiriak, are gutxiago zuri daudenak. Horrela, ezustekoak sahiestuko dituzu, adierazi ez diren interes edo errekargua gehitzea adibidez. Saltzaileek erosketa kreditu edo mailegu pertsonalen bidez finantzatzeko aukera eskaini ohi dute.
 -   Aztertu finantziazio hori ventean interesatzen zaizun eta ez sinatu ezer kontratuko klausula guztiak ulertzen dituzula guztiz ziur ez bazaude.
 -   Eskatu saltzaileari akreditazioa, batez ere etxeko bisitetan.
 -   Ez txunditu opari edo promesekin, eta ez eman dirurik aldez aurretik. Dirua aurreratzen baduzu, eskatu faktura edo ordainagiria, saltzaileak sinatutakoa. Horietan IFZ eta helbidea adierazi behar dira eta bereiz agertu behar dute kontzeptuek eta guztizko zenbatekoak.

Irregulartasunen bat dagoela uste baduzu, idatziz jakinarazi beharko diozu enpresari. Hori eginda ere erantzun egokirik jasotzen ez baduzu, kontsumitzaileen elkarteren batera edo zure etxetik hurbilen dagoen kontsumoko administraziora jo ahal izango duzu, bertan erreklamazioa jartzeko edo, hala badagokio, kontsumoko arbitrajea eskatzeko.

Iturria: Eusko Jaurlaritza. Merkataritza eta Kontsumo Sailburuordetza

© EKE. Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa. Federación de Consumidores de Euskadi. Diseinua eta garapena Eclickse Digital