|
Boletin 11. 2006 urteko abendua
Jostailu bat erosterakoan kontuan hartu beharrekoak
Erosterakoan:
- Jo ezazu behar bezala onetsitako establezimenduetara, Gabonen ondoren desagertzen diren dendak saihestuz.
- Aukeratu adin bakoitzerako jostailu egokia, etiketen azalpenak arretaz irakurriz eta establezimenduko langileei aholkua eskatuz.
- Kontuan izan haurraren nahiak, jolas edo jostailurik inposatu gabe; jostailurik onena haurren irudimena garatzen eta partaidetzazko jolasa bultzatzen dituena da. Ez erosi jostailu konplexuegirik.
- Aztertu ondo jostailuak, beharrezkoa izanez gero haiek probatuz, eta egiaztatu edukia bilgarrian dioenarekin bat datorrela.
- Gorde erosketaren faktura, geroago erreklamazioren bat egin behar bada ere.
Erabili aurretik:
- Irakurri arretaz erabilera argibideak eta gainerako oharrak: muntaketa, babes ekipamendua, arreta neurriak.
- Gorde fabrikatzaile edo banatzailearen datu guztiak; baliagarriak izan daitezke erreklamazioren bat egin behar bada.
Jostailu bat erosterakoan gogoratu beharrekoak
Etiketa:
- Jostailuaren etiketa edo kaxan hurrengo informazioa azaldu behar da derrigorrez:
- Fabrikatzailearen edo EEEko agente inportatzailearen izena, marka erregistratua eta helbidea.
- EEE markak jostailuak Espainiako eta Europako segurtasun arauak betetzen dituela bermatzen du.
- Erabilera argibideak eta jostailua modu seguruan erabiltzeko aholkuak.
- Jostailu batzuen etiketetan, goian aipatutako datuez gain, hurrengo informazioa azaldu behar da: “Ez da gomendatzen 36 hilabetetik beherako haurrentzat”, “heldu baten laguntzarekin erabiltzea komeni da” edo “aldizka berrikustea komeni da”.
Segurtasun oharrak:
- Pelutxezko panpina bat erosiz gero, egiaztatu begiak ezin zaizkiola erraz kendu, haurrak irentsi ez ditzan.
- Egiaztatu jostailuak ez duela ertz zorrotzik edo puntarik.
- Korronte elektrikoaz dabiltzan jostailuek segurtasun entxufeak eduki behar dituzte; hala ere, ez da gomendagarria horrelako jostailuak erostea.
- Haurtxoentzako jostailuak gai hautsezinez eginda egon behar dira.
- Gorde beti erosketaren ordainagiria edo faktura, erreklamazioren bat egin behar bada.
|