|
Boletin 12. 2007 urteko uztaila
Bizitza-aseguruen erregistroa
Joan den ekainaren 19an hasi zen lanean, Estatu Espainolean, Bizitza-aseguruen Erregistroa.
Erregistroa Justizia Ministerioaren menpeko erakundea da, eta estalduraren baten onuraduna izan daitekeen
edozein pertsona joan daiteke bertara hori egiaztatzera, senidearen edo hurrekoaren heriotza gertatu
eta 15 laneguneko epea igaro ondoren, interes legitimoa dagoela adieraziz.
Erregistro honetan, oraingoz, ez dira sartu kreditu txartelei lotutako aseguruak,
oso kopuru handia baita; hala ere, aurreikuspenen arabera, datorren urterako sartuta egongo dira.
Erregistro honetara jotzeko, titularraren heriotzaren ziurtagiri literala aurkeztu behar da,
eskabideari dagokion inprimakia bete behar da eta 3 euro pasatxoan ezarrita dagoen tasa ordaindu behar da.
Eskabidea Madrilgo erregistrora bidali behar da, eta erantzuna postaz jasoko da, gehienez 7 eguneko epean;
behin erantzuna esku artean daukala, eskatzailea aseguru-konpainietara joan ahal izango da,
polizen onuraduna den ala ez jakiteko.
Datuak 5 urteko epean egongo dira eskuragarri, titularraren heriotza-egunetik zenbatzen hasita.
|