Juan de Ajuriaguerra, 9 - 7°. 48009 Bilbao
Tel. 94 424 92 10
Fax 94 424 64 20
 
berriak boletin etxebizitzei buruzko aholkularitza
  Elkarte kideak
  Zerbitsuak
  Ordezkaritza
  Baliabideak
  Iharduera esparruak
  Kontsulta eta erreklamazioak
  Loturak

Boletin 12. 2007 urteko uztaila
Kontsumitzaileen defentsa juridikoa

Eusko Jaurlaritzak epaiketetan kontsumitzaileen doaneko defentsa adostu du Kontsumitzaileen Erakundeekin.

Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak akordio bat sinatu berri du Euskadiko kontsumitzaileen elkarteekin. Akordio horren arabera, elkarteek doan egingo dute defentsa Justizia Epaitegien aurrean, 900,00 €-tik beherako epaiketetan. Akordioan ezarritakoarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzak 150,00 eta 200,00 euro bitarteko laguntzekin lagunduko du diruz ordezkaritza hori, erreklamatutako zenbatekoaren arabera.

Defentsa-bide honetara jo ahal izateko, kontsumitzailea elkarteko kidea izan behar da edo erakunde hauetako bateko kide egin behar da. Era berean, azken horrek erabakiko du noiz joan behar den epaiketara edo noiz ez, erreklamaziogileak emandako datuak baloratu ondoren.

Zenbateko txikiak eskatzeko prozedura mota hauetan, demandak aurkez daitezke epaitegien aurrean, abokatu baten edo prokuradore baten laguntza izan gabe; dena dela, bide judizialera jotzea erabaki denean, komenigarriena kontsumitzaileen elkarte baten bitartez egitea da. Izan ere, elkarteek kontsumitzaileen defentsan esperientzia handia daukaten aholkularitza juridikoko zerbitzuak dituzte, eta, beraz, beraien partaidetzak alde batera uzten du aholkularitzan espezializatutako taldeak dituzten enpresei bakarrik aurre eginez gero izango litzatekeen indar-desoreka.

Hori dela eta, erakunde mota hauen laguntza izatea beti gomendagarria bada ere, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesen defentsarako ordezkaritza eta partaidetzaren bide legez onartuak direlako, are gomendagarriagoa da epaitegietara jotzeko erabakia hartuz gero.

Gure ustez, bide honek defentsa osoagoa eskaintzen die kontsumitzaileei, eskubideen urraketa jasan duten kasuetan; izan ere, sarritan, kontsumitzaileek uko egin diote hori erabiltzeari, bide juridikoak normalean planteatzen dituen kostuak eta arazoak saihestearren.

© EKE. Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa. Federación de Consumidores de Euskadi. Diseinua eta garapena Eclickse Digital