|
Boletin 12. 2007 urteko uztaila
Ibilgailuak konpontzeko tailerrak
-
Tailer guztiek izan behar dute, jendeak ikusteko moduko leku batean, informazio hau:
-Lanordu bakoitzaren prezioa eta egiten dituen bestelako zerbitzu berezien prezioak (
era guztietako karga edo zergak barne hartuko dituzte, karga horiek bereiztuz).
-Honakoa zehaztuko duten testuak izan behar dituzte:
-Erabiltzailearen eskubidea eskatzen dituen konponketa edo zerbitzuen aurrekontu idatzia izatera.
-3 hilabete edo 2.000 km-ko bermea (industria-ibilgailuen kasuan izan ezik, kasu horretan epea 15 egunekoa izango baita).
-Erreklamazio orriak eskuragarri daudela dioena.
-Zerbitzu publikoa emateko ordutegia.
-
Markako tailer ofizialek konponketetan erabiltzen dituzten piezen katalogo eta tarifa eguneratuak
izango dituzte jendearen esku. Era berean, lan-denboren taulak eta aldez aurretiko zehaztapena izan
dizaketen lanak baloratzeko sistema ere izango dituzte.
-
Tailer guztiek plaka bereizgarri bat jarri behar dute, sinbolo desberdinekin,
tailer motaren edo ematen dituen zerbitzuen arabera.
Sinboloek lau jarduera-adarrak ordezkatzen dituzte:
-Giltza ingelesa: mekanika.
-Gezi hautsia: elektrizitatea.
-Mailua: karrozeria.
-Pintatzeko pistola: pintura.
Plakaren erdialdean motozikleta bat ageri bada, motozikletak konpontzen direla esan nahi du.
Plakaren beheko aldean probintziako siglak eta tailerren erregistro berezian daukan inskripzio-zenbakia jartzen dira.
-
Erabiltzaile guztiak daukate eskubidea konponketen AURREKONTU idatzi eta zehatza izateko.
Aurrekontua hamabi lanegunetan izango da baliozkoa. Aurrekontuak honakoak jaso behar ditu:
erabiltzailearen datuak, ibilgailuaren datuak, konponketa bakoitzaren prezio banakatuak,
zerbitzu-emailearen sinadura eta eguna, entregatzeko aurreikusitako eguna, aurrekontua zein
epetan izango den baliozkoa, eta erabiltzailearen onarpenaren eguna eta sinadura.
Tailerrak ezin izango du inolako lanik egin, ez badu jaso idatziz erabiltzailearen adostasuna,
edo, bestela, aurrekontua egiteari uko egin izana, idatziz.
Erabiltzaileak ez badu aurrekontua onartzen, entregatu zen baldintza berdintsuetan
entregatu behar da ibilgailua. Behin konponketa hasita, aurrekontuan aurreikusi
ez diren matxurak edo kalteak agertzen badira, tailerrak bezeroari jakinarazi behar dio,
zenbatekoa adieraziz, bezeroak berariazko baimena eman dezan.
-
Tailer guztiek nahitaez entregatu behar dute FAKTURA idatzita, sinatuta eta zigilatuta.
Bertan, zehatz-mehatz jaso behar dira erabilitako pieza edo elementu guztiak, egindako lanak,
erabilitako orduak, eta sortutako era guztietako karguak.
Ez fakturan ez bestelako agiritan (aurrekontua, ordainagiria, etab.) ezin izango da sartu
erabiltzaileen eskubideei eragiten dien klausularik, 1,5 mm-tik beherako letra txikian.
-
Tailerrek egindako konponketa edo instalazio guztiek hiru hilabeteko edo ibilitako
2.000 km-ko bermea izango dute; ibilgailu industrialen kasuan, berriz, bermea 15 egunekoa
edo ibilitako 2.000 km-koa izango da.
Berme-aldiak ibilgailua entregatzen den egunetik hasten dira zenbatzen, eta baliozkoak izango dira,
baldin eta ibilgailua ez badute hirugarrenek manipulatzen edo konpontzen.
Bermea erabatekoa izango da, materialak eta eskulana barne, bai eta izan daitezkeen gastuak,
garraioa, langileen joan-etorriak... ere.
-
Ordezko piezak berriak eta ibilgailurako egokiak izan behar dira; dena dela,
jabeak berariaz baimena eman ahal izango du bigarren eskuko piezak erabiltzeko
eta tailerrak bermatu egin beharko du behar bezala funtzionatzen duela.
Era berean, premia justifikatua dagoenean edo dagoeneko fabrikatzen ez diren elementuen
kasuan ere salbuespen hori eman daiteke.
-
Tailerraren betebeharra da: ordezkatuak izan diren piezak,
elementuak edo multzoak bezeroari entregatzea, erabiltzaileak berariaz horri uko egiten dionean izan ezik,
eta jendearen esku edukitzea konponketan erabilitako ordezko piezen jatorria egiaztatzen duen
justifikazio dokumentala.
-
Debekatuta dago: Ibilgailuen araudian baimentzen ez diren piezak,
elementuak edo multzoak instalatzea.
Fabrikatzailearen marka ez daukaten piezak, elementuak edo multzoak instalatzea.
Beharrezkoa ez den piezen ordezkapena, horrek kostuaren gehikuntza dakarkionean erabiltzaileari
edo ibilgailuaren balizko degradazioa dakarrenean.
-
Ibilgailua tailerrean geratzen den kasu guztietan, ibilgailua utzi
izanaren frogagiria entregatu behar da. Tailerrak eta erabiltzaileak sinatutako aurrekontu bat badago,
aurrekontu horrek balioko du frogagiri legez.
-
Erabiltzaileak edozein unetan atera ahal izango du ibilgailua eta
enkargatutako konponketari uko egin, betiere, egindako lanen zenbatekoa ordainduta..
-
Egonaldi-gastuak kobratu ahal izango dira, jabeak hiru lanegun
baino gehiago ematen baditu ibilgailua hartu baino lehen, konponketa jakinarazi denetik zenbatzen hasita.
Ibilgailua tailerraren zaintzapeko lokaletan egon denean baino ezin izango da kobratu.
|