|
Boletin 12. 2007 urteko uztaila
Eguzkitan izan beharreko prebentzioa
Zelan erabili eguzkitarako babesa
-
Belzteko krema eguzkitan jarri baino 30 minutu lehenago eman behar da.
-
Bainatu ostean, eguzkitarako babesa berriro aplikatu behar da.
-
Eguzkitan gauden lehenengo egunetan, normala baino indize handiagoko krema eman behar da.
-
Eguzkitarako babesa egun estalietan ere erabili behar da.
-
Gorputz-atalik delikatu edo sentikorrenak hartu behar dira kontuan: sorbaldak, oinbularrak, buruko soilguneak...
-
Umeekin kontu handiz ibili behar da. Hori dela eta, komenigarria da indize altuko edo pantaila osoko eguzkitarako babesa erabiltzea.
Eguzkitan
-
Umeak modu berezian zaindu behar dira, euren azala askoz ere sentikorragoa delako eta helduek baino erresistentzia txikiagoa dutelako beroarekiko. Ez da komeni 3 urtetik beherako umeak eguzkitan jartzea.
-
Kasu berezi batzuetan (haurdunaldia, familiako aurrekarietan minbizi kasuak izatea, larruazaleko patologiak), eguzkiarekiko kontaktua saihestu edo babes handiko produktuak eman behar dira.
-
Botikak hartuz gero, eguzkitan jarri baino lehen, medikuari galdetu, hori egiteak azalean erreakzioren bat sortuko ote duen jakiteko.
-
Berehala kontsultatu espezialista batekin, azalean kolore aldaketaren bat eman dela ikusiz gero edo oreztak zein orbanak agertu badira.
-
Ez erabili orbanak sor ditzaketen desodorante, kolonia eta antzekorik.
-
Ez da komeni eguzkitan egotea 12:00etatik 16:00etara bitartean.
-
Denbora luzez eguzkitan egoteko asmoa dugunean, komenigarria da azala arropa arinarekin babestea eta baliabide fisikoak erabiltzea (kapelak eta abar).
Eguzkitan egoteko, garrantzitsua da azal mota bakoitza ezagutzea eta produktu egokia aukeratzea.
Zelan jakin zein den eguzkitarako produktu egokia.
| EGUZKITAN JARTZEAN |
ZELAKOA ZARA? |
BABES INDIZEA |
| Arin erretzen zara. Erredurak mingarriak izaten dira eta ez duzu kolore askorik hartzen. |
Oso azal argiko pertsona. Ile gorrixka eta begi argiak. |
30etik 50era. |
| Apur bat erretzen zara eta kolore apur bat hartzen duzu. |
Azal argiko pertsona. Gaztaina koloreko ilea eta begiak. |
15etik 30era. |
| Oso arin gorritzen zara eta erraz hartzen duzu kolorea. Azala segituan iluntzen zaizu. |
Azal zuri edo beltzaraneko pertsona. Ile iluna eta gaztaina koloreko begiak. |
6tik 15era. |
| Erraz eta intentsitate handiz jartzen zara beltzaran. |
Azal iluneko pertsona. Gaztaina kolore iluneko ilea eta begiak. |
4tik 6ra. |
Belzteko kremen kontserbazioa
Eguzkitarako babesek urtebete inguru irauten dute. Belzteko krema erabiltzean, kolore, ehundura edo usain aldaketaren bat nabaritzen bada, bota egin behar da. Izan ere, bestela, ez du bere funtzioa beteko eta azalean erreakzioak ere sor ditzake. Bestela, aurreko urtekoa izanda ere, lasai erabili daiteke.
Eguzkitako betaurrekoen aukeraketa
Graduatu gabeko eguzkitako betaurrekoak ez dira modako apaingarri soilak, ezpada begiak babesteko tresna optikoa. Bere funtzioa eguzkiaren erradiazioetatik, hautsetik eta haizetik babestea da.
Eguzkitako betaurrekoak baimendutako dendetan erosi behar dira, babes-iragazkirik egokienari buruzko aholkua emango diguten adituen laguntzapean.
Hauek dira graduatu gabeko eguzkitako betaurreko on batzuek bete behar dituzten baldintzak:
• Europar adostasunaren CE marka, kalitatearen eta kontrolaren bermea izateko.
• Izpi ultramoreen aurkako babes mailarik handiena.
• Graduazio eza.
• Fabrikatzailearen edo hornitzailearen informazio-liburuxka eta etiketa, betaurrekoak saltzen diren estatuko hizkuntza ofizialetan. Informazio-liburuxkak puntu hauei buruzko erreferentzia egin behar du:
Europar Batasuneko fabrikatzaile edo hornitzailea.
Erabileraren ezaugarriak; hau da: ze egoeratarako diren egokiak.
Argiaren eta erradiazio ultramoreen aurkako babes maila.
Arriskuei buruzko ohartarazpena eta erabileraren murrizketak.
Betaurrekoak garbitu eta mantentzeko arauak.
| IRAGAZKIAREN KATEGORIA |
IZENA |
ERABILERA |
MURRIZKETA |
| 0 |
Oso lente argiak. |
Barrurako edo zeru estalirako. |
Bat ere ez. |
| 1 |
Apur bat koloreztatutako lenteak. |
Eguzki-argitasun apur bat (hiria) |
Ez dute balio gauez gidatzeko. |
| 2 |
Erdizka koloreztatutako lenteak. |
Eguzki-argitasun ertaina (txirrindularitza). |
|
| 3 |
Oso lente koloreztatuak. |
Eguzki-argitasun handia (hondartza eta mendia). |
|
| 4 |
Oso lente ilunak. |
Muturreko argitasuna (eskia eta goi-mendia). |
Ez dute balio gidatzeko. |
CE kalitate-markarik gabeko eguzkitako betaurrekoek zenbait arrisku izan ditzakete:
• Gutxi iraun dezakete, materialak kalitate txarrekoak izateagatik.
• Begietan gaixotasunak sor ditzakete. Esate baterako, konjuntibitisa; eta, horren ondorioz, fotofobia, negar-jarioa eta begia gorritzea.
• Iragazki ultramorearen faltak kataratak sor ditzake epe luzera.
• Lenteen kalitate txarrak zorabioak, ikusmen bikoitza, buruko mina eta beste sintoma batzuk sor ditzake. Sintoma horiek betaurrekoak kendu eta segituan desagertzen dira.
Graduatu gabeko eguzkitako betaurrekoak erosi aurretik, gomendio hauek hartu behar dira kontuan:
• Diplomatutako optikari batengana joan.
• Lente ilun batek ez du babes maila handiagorik bermatzen.
• Pertsona bakoitzak argiarekiko sentikortasun desberdina dauka. Denok ez ditugu betaurreko mota berberak behar.
• Eguzkitako betaurreko guztiak dira gidatzeko egokiak, baina 4. iragazkia dutenak ez. Ez erabili eguzkitako betaurrekorik gauez gidatzeko.
• Kolore horiek ez dituzte eguzkiaren erradiazioak iragazten: argitasun urriko egoeretan ikusmena hobetzen dute.
• Kontuan izan ze egoeratan erabiliko dituzun betaurrekoak (hiria, itsasoa, mendia eta abar).
• Eskatu izpi ultramoreen aurkako babes osoa.
|