Juan de Ajuriaguerra, 9 - 7°. 48009 Bilbao
Tel. 94 424 92 10
Fax 94 424 64 20
 
noticias boletín consultorio inmobiliario
  Elkarte kideak
  Zerbitsuak
  Ordezkaritza
  Baliabideak
  Iharduera esparruak
  Kontsulta eta erreklamazioak
  Loturak

Boletin 13. 2007 urteko abendua
Elikadurako osasunaren aldeko kanpaina

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osasun Publikoko Zuzendaritzaren bitartez, herritar guztiei zuzendutako kanpaina bat jarri du abian, elikagaiak manipulatu, prestatu eta aurkezteko orduan ohitura higieniko osasungarriak sustatzeko asmoz.
Horretarako, dibulgaziozko zenbait liburuxka eta kartel argitaratu ditu, eta, bertan, elikagaiak prestatzeko orduan praktika onekin zerikusi zuzena duten oinarrizko zenbait alderdi daude jasota.
Euskadiko Kontsumitzaileen Federaziotik eta Federazioa osatzen duten elkarteetatik, modu positiboan baloratu dute kanpaina hau, eta, era berean, adierazi dute kanpainaren zabalkundean lagundu nahi dutela, bazkide eta kontsumitzaile guztiei helaraziz.

Sukaldaritza osasungarria eta segurua:

  1. Arrautza irabiatu ondoren, platera aldatu eta plater garbi bat erabili tortillak zerbitzatzeko edo gordetzeko.

  2. Gorringoa eta zuringoa banatzeko, ez erabili arrautzaren oskola. Edalontzi edo mahai-tresna garbiak erabili.

  3. Behar duzun janari-portzioa baino ez berotu.

  4. Arrautza gordinez edo erdi gordinez prestatutako janaria hozkailuan gorde beti. Janari hori etxetik kanpora eraman behar baduzu, hozkailu eramangarrian eraman.

  5. Hozkailu barruan janariak estalita gorde, eta elikagai gordinak kozinatutakoetatik banatuta.

  6. Arrautzak erabiltzen dituzunean, erreparatu ea oskoa garbi, osorik eta ondo dagoen. Ez erabili inoiz arrautza zikinik edo apurtutakorik.

  7. Eskuak garbitu elikagairen bat manipulatzen duzun bakoitzean. Halaber, sukaldeko tresna garbiak eta ezberdinak erabili sukaldeko zeregin bakoitzerako.

  8. Patata-tortilla egin behar baduzu, patata egosia arrautzekin nahastu justu kozinatu aurretik eta erreposatzen utzi barik.

Kartela deskargatu

© EKE. Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa. Federación de Consumidores de Euskadi. Desarrolla y diseña Eclickse Digital