Juan de Ajuriaguerra, 9 - 7°. 48009 Bilbao
Tel. 94 424 92 10
Fax 94 424 64 20
 
noticias boletín consultorio inmobiliario
  Elkarte kideak
  Zerbitsuak
  Ordezkaritza
  Baliabideak
  Iharduera esparruak
  Kontsulta eta erreklamazioak
  Loturak

Boletin 13. 2007 urteko abendua
Kontsumitzaileen babesa, ondasun ukigarrien kontratazioaren aurrean

Duela gutxi, Diputatuen Kongresuak onartu egin du prezioaren itzulketako eskaintzadun Ondasunen Kontratazioren Aurrean Kontsumitzaileak Babesteko Lege berria, Ondasun Ukigarrien Legea izenarekin ezagunagoa dena.

Senatutik pasatu ostean, Lege horretan Xedapen Gehigarri bat gehitu da, zeinen bitartez Forum Filatélico y Afinsa Bienes Tangibles enpresarako izapidetu den lehiaketa-prozeduran planteatutako arazoa konpondu nahi baita.

Xedapen Gehigarri horren arabera:

  1. Kaltetuen babeserako hartutako neurriei buruzko txosten bat aurkeztu beharko du Gobernuak, Legea indarrean sartu eta hilabeteko epean.

  2. Epe horretan bertan, Gobernuak lan-plan bat ere aurkeztuko du, kaltetuak babesteko neurri gehigarri posibleak aztertzeko, eta, zehazkiago esateko, konturako aurrerakinen ICO ildoa hobetzeko. Horrela, aurrerakinaren gehienezko zenbatekoa handitu egin nahi da, oraingo %15etik %17,5era pasatuz. Zenbatekoak oraingo 3.000,00 €-etatik 6.000,00 €-tara joango lirateke.

    Berritasun gisa, inbertitutakoaren %40 ere eskura daiteke, 15.000,00 €-ko mugarekin, zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonen kasuan eta, modu pilagarrian, baldintza hauek betetzen badira:

    • Langabezian, minusbaliotasunean edo erretiroan egotea, edo Gizarte Segurantzako sistemaren prestazio ekonomikoak jasotzea, beti ere zenbateko horiek lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoak badira.

    • Ondarearen gaineko Zergaren Legean salbuetsitako gutxieneko gisa ezarritako zenbatekoa baino balio txikiagoko ondasun eta eskubideen titularra izatea.

    • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) dela eta, 22.000,00 € baino gehiagoko errenta gordinik ez jasotzea.

    • Zerga-zorrak eta Gizarte Segurantzarekiko zorrak ordainduta izatea.

  3. Azkenik, Gobernua behartuta dago, Legea indarrean sartu eta 6 hilabeteko epean, aurreikusitako babes-neurrien inpaktua aztertuko duen ikerketa bat egitera; bertan, kaltetuei ahalik eta itzulketarik handiena egiteko aukera emango duten alternatiba posibleak ere jasoko dira, 2008 eta 2011. urteen arteko ekitaldi ekonomikoetan aipatutako erakundeen aurka egindako jardunei dagokienez. Horretarako, Estatuak baimena eman dezake dagozkion kredituak ondasun higigarri gisa itzultzeko, likidazioa zaila eta denbora aldetik luzea izan baitaiteke bestela.

    Lege honen onura posibleak ez dira urtarrila baino lehen beteko, Gobernuak aurkeztu behar duen lan-planaren hasieraren zain geratuz.

© EKE. Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa. Federación de Consumidores de Euskadi. Desarrolla y diseña Eclickse Digital