Juan de Ajuriaguerra, 9 - 7°. 48009 Bilbao
Tel. 94 424 92 10
Fax 94 424 64 20
 
noticias boletín consultorio inmobiliario
  Elkarte kideak
  Zerbitsuak
  Ordezkaritza
  Baliabideak
  Iharduera esparruak
  Kontsulta eta erreklamazioak
  Loturak

Boletin 13. 2007 urteko abendua
Opening Kasuaren Gaineko Epaia

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak, 2007ko martxoan, behin betiko epaia eman zuen Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoak eskatuta aurkeztu den eskariari dagokionez, Open Master Spain S.A. irakaskuntza zentroen eta demandatukideak eskaintzen zituen ikastaroen finantziazioan inplikatutako kreditu erakundeen aurka. Epai honen berritasun nagusia da, Prozedura Zibilaren Lege berriaren babespean, Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoak zilegitasun osoz ordezka ditzakeela judizialki kontsumitzaileen interes kolektiboak. Modu horretan, epai judizialean aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiak epaiaren betearazpenean bertara daitezke, epaiaren onurak berenganatzeko.

Epaiak hiru puntu jasotzen ditu, batez ere:

  1. OPEC English Master Spain S.A. eta ikasleen edo ikasleak ordezkatzen dituzten pertsonen artean hitzartutako irakaskuntza-kontratu guztiak ebatzitzat hartzen dira, baldin eta kontratu horiek indarrean egon baziren 2002ko uztailean edo dagokion irakaskuntza-zentroaren itxierako data efektiboan. Era berean, baldintza hauek bete behar dira:

    A.-Indibidualki edo kolektiboki ez egotea inplikatuta dagoeneko sustatuta dauden beste prozedura judizial batzuetan, beste organo judizial batzuen aurrean; eta hori, prozedurak ebatzita dauden edo ez kontuan hartu gabe, eta Federación de Consumidores de Euskadi - Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoak ematen duen babes-esparrura mugatuta.

    B.-Open ikastaroak jaso ezin izan dituzten ikasleak izatea (izaera hori izan behar dute, kontratua euren gurasoek, zaintzaileek, legezko ordezkariek edo beraiek sinatu zutelako). Ikastaroak hitzartutakoak izan behar dira, eta, erakundearen itxiera faktikoaren unean, indarrean egon behar izan ziren; era berean, ezintasuna izan behar zen eskola batzuk jaso ahal izateko, asteka, hilabeteka edo hiruhileko osoka, edo zenbait urteko iraupena zutela aurreikusitako ikastaroka.

  2. Finantziazio, kreditu-lagapen edo beste edozein antzeko modalitatetako kontratuak ebatzitzat hartzen dira, eta gauza bera gertatzen da Open English Master Spain S.A., Banco Santander Central Hispano, Finanzia Banco de Crédito S.A., Pastor Servicios Financieros EFC eta Eurocrédito EFC S.A. erakundeek erabilitako edozein modalitaterekin, baldin eta hizkuntzen irakaskuntza-kontratuak finantzatzeko balio izan bazuten, Open English Master Spain S.A. erakundeari eta lehen aipatutako zigor-erabakiko egoeran dauden ikasleei dagokienez.

  3. Zigorra ezarri zaie Open English Master Spain S.A., Banco de Santander Central Hispano, Finanzia Banco de Crédito S.A., Pastor Servicios Financieros EFC eta Eurocrédito EFC S.A. erakundeei, aipatutako finantziazio kontratuetatik eratorritako edozein diru-kopuru kobratzeko prozesua berehala geldiarazteko.

  4. Zigorra ezarri zaie Open English Master Spain S.A., Banco de Santander Central Hispano, Finanzia Banco de Crédito S.A., Pastos Servicios Financieros EFC eta Eurocrédito EFC S.A. erakundeei, ikasle guzti-guztiei edo epai honen 1. puntuan adierazitako gainontzeko pertsonei hileroko diru-kopuru guztiak itzultzeko, interesekin eta ordainketa, finantziazio, eskurako, kreditu-lagapen edo gainontzeko beste edozein modalitatetan egindako ordainketekin; eta hori, 2002ko uztailetik edo dagokion irakaskuntza-zentroen itxiera efektiboko egunetik hasi eta gaur arte edo kobrantzak modu efektiboan geldiarazi diren unera arte.

  5. Aipatutako erakundeei berariaz debekatzen zaie prozedura honek aipatzen dituen ikasleen edo irakaskuntzarekin lotutako finantziazio kontratuen titularren izenak kaudimen eta ondareko erregistroei buruzko fitxategietan (berankorren erregistroak) sartzea, eta agintzen zaie, baldin eta oraindik idazpenak geldiarazi ez badira, berehala baliogabetzeko prozedura honetan ebatzitako kontratuei buruz egindako idazpenak.

Epai honen aurrean, Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargotik, kaltetuei jakinarazi nahi diegu Elkargoa prest dagoela aipatutako epaiaren betearazpena sustatzeko, hori egokitzat jotzen duten kaltetu guztientzat.

© EKE. Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa. Federación de Consumidores de Euskadi. Desarrolla y diseña Eclickse Digital