Juan de Ajuriaguerra, 9 - 7°. 48009 Bilbao
Tel. 94 424 92 10
Fax 94 424 64 20
 
berriak boletin etxebizitzei buruzko aholkularitza
  Elkarte kideak
  Zerbitsuak
  Ordezkaritza
  Baliabideak
  Iharduera esparruak
  Kontsulta eta erreklamazioak
  Loturak

Boletin 7. 2004 urteko abendua
Familiak ordainketa-etenduran

Familietako ekonomiek enpresetako oinarri ekonomiko berberak dituzte. Familia batek aktiboak eta pasiboak ditu; familien zorrak eta gastuak diru-sarreren araberakoak dira. Zorpetzeko eta aurrezteko gaitasuna nominaren, kredituen edota gastuei eusteko gaitasunaren mende daude. Azken batean, parametro berberak dira familiakoak edo enpresakoak.

Hil edo urte bukaeran familiaren ekonomiak egoeraren balantzea egin behar du, enpresa batek bezalaxe. Baina kontua da egoera ekonomiko batzuen aurrean familiek ez dituztela enpresek dituzten defentsa-tresna eta aukera batzuk.

Krisi ekonomikoko egoera batzuen aurrean une jakin bateko zorrei aurre egiten laguntzen duen tresna batez ari gara, balizko egoera horri nolabaiteko eragingarritasunez aurre egiteko, hain zuzen ere.

Zor horiei eragingarritasunez eta likidezia ekonomikoarekin aurre egiteko ezintasunak eragotzi egiten die familiei porrot ekonomikoko egoerak gainditzea. Gizarte eragile eta ekonomialari batzuk Familien Ordainketa-etendurarako Legea ezartzeko eskatzen ari dira (Frantzian eta Belgikan badaukate), izan ere, horrela, familiako ekonomiaren krisiei aurre egiteko beste tresna bat egongo litzateke.

Zailtasun ekonomikoak direla-eta momentu jakin batean ordaindu ezin daitekeen zor bati aurre egitea eta, zor horrek familiaren ekonomia suntsi ez dezan, zorra ordaintzeko zentzuzko epe bat ezartzea da oinarrizko zutabeetako bat.

Horrek asko arinduko luke egoera, eta urrutikoak diruditen arren, ez dira hain urrutikoak, gaur egunean gainzorpetze izugarria dugulako. Gizarte eta ekonomia eragileek mezu eta ohartarazpen asko egiten dizkigute, baina ez diegu jaramon handiegirik egiten.

Gure ekonomietan arriskuak egon badaude, esate baterako interes tipoak puntu bat gora eginez gero gure hipotekak izan dezakeen igoera. Hori gertatuko balitz, Banketxe, Aurrezki kutxa eta Aseguru Erabiltzaileen Elkartearen datuen arabera, 50.000 familiak ezin izango liokete igoera horri aurre egin, eta hori hondamen ekonomiko handia izango litzateke.

Baina interes tipoen igoerak ez ezik, beste aldagai batzuek ere eragin dezakete familiako ekonomien hondamena. Kontsumorako kredituek, bidaiek, auto bat erosteak edota txarto egituratutako gastu batek ere, zerbitzua ordaintzeko eta itzultzeko gauza ez bagara, hankaz gora jar dezakete gure ekonomia.

Aurreikuspenik ezak, aurrezteko gaitasunik ezak edota laneko egoeraren aldaketak arrisku izugarriak ekar diezazkioke familiari. Ikus daitekeen legez, arrisku asko daude, eta horiei aurre egiteko aukerak, berriz, oso urriak dira.

Horrexegatik nahi da, hain zuzen ere, Familien Ordainketa-etendurarako Legearen aldarrikapena ahalik eta lasterren egia bihurtzea, uste duguna baino sarriago ditugun egoera ekonomiko larri horiei aurre egin ahal izateko.

Finantza erakundeekin zorrak berriz negoziatzeko aukera izatea eta gainzorpetzearen arrazoiei aurre egitea izan daiteke arazo larri honi aurre egiteko irtenbideetako bat.

Botere publikoek, beraz, oraintxe bertan parte hartu beharko lukete. Familia osoak “kalean” ez uzteko mekanismoak arautu beharko lituzkete eta horretan saiatu; hori izan beharko litzateke beraien lehentasunik behinena. Ziklo ekonomikoaren aldaketak edo kanpoko arazoren batek erabat desegituratu dezake familia bat, eta hondamendira eramango luke, atzerabiderik gabe eraman ere.

Hori dela eta, era horretako lege bat ezartzea, hau da, enpresentzat dagoen moduko lege bat ezartzea, oinarrizko lehentasuna izan beharko litzateke edozein gobernurentzat.

Familiaren egoera ekonomikoa aldatuz gero, ohiko gastuei (hipoteka-maileguak, kontsumorako kredituak, prezioen gorakada…) aurre egitea oso garestia eta arriskutsua izango litzateke, eta ondorioak, berriz, aurreikus ezinak.

Horrelako lege bat onartuz gero, ostera, nolabaiteko defentsa bat edukiko lukete erabateko hondamendiaren aurrean. Familiek nahi ez dituzten egoera horiek aurreikusteko tresna positiboa izango lukete.

Azken batean, muturreko egoeren eta ezusteko egoeren aurrean famili unitateek izango luketen defentsa-tresna bat izango litzateke.

Ricardo Barquín

© EKE. Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa. Federación de Consumidores de Euskadi. Diseinua eta garapena Eclickse Digital