| |
|
|
|
|
Bidali zure aholku-eskaerak honako helbidera:
Federación de Consumidores de Euskadi.
C/ Juan de Ajuriaguerra, 9 - 7°
48009 BILBAO
edo posta elektronikoaren bidez, beste honetara:
eke@arrakis.es
|
|
 |
 |
 |
Errenta igo daiteke errentatzaileak egindako hobekuntzengatik, kontratuaren bost urteko epea igaro ondoren?
|
 |
Errentatzaileak hobekuntzak egiten baditu, kontratuak bost urteko epea igaro ondoren, eskubidea izango du, kontrako itunik egon ezean, urteko errenta igotzeko. Zenbateko hori zehazteko, hobekuntzan inbertitutako kapitalari lanak amaitu diren unean diruak duen legezko interes-tasa aplikatu behar zaio, hiru puntutan igoz; dena dela, igoerak ezin izango du gainditu une hartan indarrean zegoen errentaren ehuneko hogeia.
Inbertitutako kapitala kalkulatzeko, lana egiteko lortutako diru-laguntza publikoak deskontatu behar dira.
Behin lanak amaituta daudenean, errentatzaileak errentariari errentaren zenbatekoa idatziz jakinarazten dion hilaren hurrengoan igoko da errenta; era berean, zenbatekoa ezartzeko egindako kalkuluak zehaztu behar dira eta egindako lanen kostua erakusten duten agirien kopiak aurkeztu behar dira.
|
 |
 |
 |
Finkaren atezaina ordezkatu behar izanez gero, maizterrak ordaindu behar du? |
 |
Zerbitzu eta horniduretan izandako edozein gastu, kontrakoa itundu ezean, errentatzaileari egotzi ahal zaio, Hiri Errentamenduen Legearekin bat etorriz, eta, are gehiago, atezaindegi kontzeptua betidanik ordaintzen bazen, izan ere, horrek adostasun argia erakusten du. Beraz, edozein arrazoi dela-eta atezain titularraren ordezkoa ordaindu behar bada, errentatzaileari egotzi ahal izango zaio.
|
 |
 |
 |
Komunitateko kide baten helbidea zein den jakin ezean, nola deitu behar da jabeen batzarra?
|
 |
Komunitatearen estatutuetako aurreikuspenez aparte, Jabetza Horizontalaren Legeak ezartzen du, ez denean helbiderik esleitu Espainian, deialdia pisuan edo lokalean bertan egingo dela.
Hain zuzen ere, hori gertatzen da kasu honetan, eta, horrenbestez, komunitateak soilik egiaztatu beharko du deialdia aipatutako pisuan edo lokalean utzi zuela, nahiz eta hutsik egon; hori egiteko, atezainaren lekukotasuna erabili ahal izango da, postak itzuli egin duelako, etab...
Jakina, kasu honetan, jabeak ezin izango du deialdiaren edo akordioen aurka egin, Jabetza Horizontalaren Legeak ezartzen duen 30 eguneko epea igaro ondoren; izan ere, komunitateak zorrotz bete du Legearen aurreikuspenak. Bestalde, gehitu beharra dago aho batez hartu behar diren erabakiak baino ez direla jakinarazi behar nahitaez, aipatutako Legearekin bat etorriz.
|
 |
 |
 |
Jabeen ordezkariak batzarrean, etxebizitza batzuk txandaka aprobetxatzeko direnean.
|
 |
Jabetza horizontaleko erregimena duen eraikin batean pisu batzuk txandaka aprobetxatzen direnean, etxebizitza edo lokal bat zenbait jaberen jabetzakoa denean bezala tratatzen da gaia, azken kasu hori ere sarri gerta baitaiteke. Kasu honetan, doktrinak eta jurisprudentziak diote gastu amankomunetarako solidaritate egoera baten aurrean gaudela; izan ere, Jabetza Horizontalaren Legeko 15. artikuluak agintzen du kasu horietan ordezkari bakarra izendatu behar da Batzarretara joan eta botoa emateko.
Eskatu beharreko gastuak jabe bakarreko pisuak edo lokalak izango lituzkeenak direla, hau da, kuota edo tituluan bereziki ezarritakoa.
|
 |
 |
| |
 |
| |
 |
|